Cuaderno grapado con interior en blanco y negro más cubiertas en color. Tebeo que contó con edición simultánea en euskera y español.
Información promocional:
Neska gazte euskaldun eta musulmana izanda jasan beharreko aurreiritzi eta bereizkeriak bistaratzea du helburu Pernan Goñiren marrazkiek osatzen duen liburuxkak.
Alaia 19 urteko neska gaztea da. Euskalduna eta musulmana. Lazkaon jaio zen era bere gurasoak marokoarrak eta musulmanak dira. Neska euskaldun bat gehiago da, bere identitate musulmanaren ezaugarri batzuk dituena; agian ikusgarriena, berak nahi duenean eramaten duen hijaba. Identitate hori azalarazten duenean, arbuioak eta diskriminazioak jasan ohi ditu. Euskal herritar eta euskaldun izatea ere ukatzen diote batzuetan.
Alaia egoera horretaz nazkatuta eta xenofobiaz kokoteraino dagoenez, erabaki du lan egitea pertsona guztiak errespetu berberarekin tratatuak izan daitezen, kontuan hartu gabe zein den bere jatorria, kultura, erlijioa, genero-identitatea edo dena delakoa.
Pernan Goñik egindako binetetan zehar Alaiaren bizipen ezberdinak azaltzen ditu komikiak. Pisua edo lan bilatzeko aurkitzen dituen zailtasunak, diskotekan buruko zapiarekin sartzeko izaten dituen arazoak edo matxismoa eta terrorismoaren inguruan jasan beharreko aurreiritziak. Guzti horri aurre egin beharko dio komikiaren protagonistak.
“Alaia, euskaldun eta musulmana” komikia ZAS! Zurrumurruen aurkako sarearen baitan kokatzen den ekimena da. ZAS! Sarea Euskal Herriko erakunde eta elkarte ezberdinek osatzen dute; Eusko Jaurlaritza eta erkidegoko hiru Aldundiek,12 elkartek eta 20 udalerrik baino gehiagok.ZAS! Sareak existitzen diren zurrumurru eta estereotipoen kontrako diskurtsoa zabaltzea du helburu, ekimen ezberdinen bitartez.