Información de la editorial:
Alfonso Zapico komikigile asturiarra 3 urtez aritu zen guztiz lanari emana Dublindarra sortzeko; nobela grafikoak James Joyceren bizitza du ardatz, eta hark bizi izandako hainbat pasarte, elkarrizketa, lazeria eta abentura korritzen ditu, XX. mendeko pertsonaia zinez handi hura taxutuz. Asmo handiko lan honek Komikiaren Sari Nazionala eskuratu zuen 2012an, eta horren osagarri dira La ruta Joyce (Astiberri, 2011) –bidaia-kaiera bat, Zapicok idazle handiaren urratsei jarraiki egin zuen dokumentazio-lanaz eta bisitatu zituen hiriez–, eta Los pasos encontrados erakusketa –aurten ikusgai izan da bai Niemeyer Zentroan bai eta Nafarroako Komikiaren VI. Azokan ere.