Libro historieta de 56 páginas en color encuadernado en rústica.
Historia de Orquesta Sinfónica de Bilbao (BOS) en forma de cómic editada con motivo de su centenario.
Disponible también en formato digital.
Hubo además una edición en castellano.
100 urte musika egiten, BOSen komikia
BOSek 100 urte musika egiten komikia aurkezten dizue. Aurten, gure mendeurrenaren zabalkunde publiko handiagoa lortzeko asmoz garatu ditugun proiektuetako bat da, Olabeagako horma-irudiarekin eta Bizkaia zeharkatu duen erakusketa ibiltariarekin batera.
Kike Infame marrazkigileak sortu du komikia, eta bertan alegiazko batuta batek BOSen historia kontatuko digu. Batuta hori 1922an eman zioten BOSeko lehen zuzendariari, Armand Marsicki, Orkestraren lehen kontzertua zuzendu zezan, eta ordutik zuzendariz zuzendari igaro da gaur egunera iritsi arte.
Istorio honek Orkestra gizartearekin lotzen du, zeinean jaio baitzen eta bizi baita.
Komikia Bizkaiko udalei, kontserbatorioei, musika-eskolei eta udal-liburutegiei banatuko zaie, eta pdf formatuan egongo da eskuragarri hementxe bertan, BOSen webgunean.