Libro de historieta con 96 páginas impresas en color, encuadernación en cartoné, y cubiertas en color.
Nazioarte mailan ibilbide oparoa eginik, aipu eta sona handiko artista dugu Cristobal. Jaioterriko uhartera itzuli da berrikitan. Sorterrian eraikuntza proiektu indiskriminatuak dira nagusi, higiezinen promotoreak ametsetako paradisu turistikoa egiteko prest daude. Cristobal, berriz, ozeanoaren erdian galdurik den bere laba zati txikia babestu, zaindu eta gordetzeko prest dago. Bere ospea erabili eta erresistentzia plan ezohiko bat abiaraziko du: arte-lan bihurtuko du uharte osoa!
Hala ere… artistak bere sorkariaren gaineko kontrola ote du, egiazki?
Horixe da Ramirez inspektoreak bere buruari egingo dion galderaren gakoa Cristobal hala-moduzko auto-istripuan hilik aurkitu ondoren.